XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testuaren muinak bezala, letra txiki-handi, nabarbeltxek eta espazioak mezua dakartela.

Poesia emanez gainera, gustagarriro aurkeztea atsegin zaio, begiek ere mezua jaso dezaten.

Azken liburu dotorean aforismoa du abiapuntu nagusia, poesiaren ardatz egia eta giza jakinduria dituela.

Muin hori olerkitan gauzatzerakoan paralelismoaren teknika oinarrizko egin zaio, bai ideien osagaiak paraleloki ematen direlako, bai ideiak kontrajarriz azalduz, bai eta, inoiz, tesia, antitesia, sintesia bidez.

Eraberean hizkuntz egiturak ere, paralelismoaren jokoan datoz sarri-sarri: perpausa nagusi-menpeko, ezetz-baiezko, sintagma egitura, etabar.

Juan Kruz Igerabide, Hiru izar zuri (Bizitzaren solasean 33 or.) baino gehiago geratu zaizkio tente olerkari jolastari honi.

Berak ziokeen bezala, baso-dantzako inguru jira-birak bezalako da poesigintza: saltoa egin eta ttanttarik ere isuri gabe, basoa tente, dantzaria gainean duela, nekez izaten da.

Denboraren joanaren ondoren tente geratzen diren olerkiak, Juan Kruzen ustetan, gutxi ohi dira.

Bizitzaren aurpegi ezberdinei begirada maitekorrez so egin eta bihotz ezpalak eskaintzen dizkigu, begietako krabelinak, Igerabidek.

Jose Anjel Irigaray, herri-minaren gaitzak sakonki ikutua dugu.

Gurean sarri izan da baliabide erraz eta azalekoa herri-minarena.

Irigarayk ez du arinkeriarik maite.

Bestetik, gure herriaren tragedia gogorra hitz zorrotz, molde bizi eta dramatikoz eman digu Salbatore Mitxelenak.

Irigarayk beste tonu bat erakusten digu: sentipen sakonez betea, tarteka, etsipen giroan, lamentuak joko ditu, batez ere herri ezaugarrien galtze prozesuari begira.

Baina olerkaria bera eta haren izpirituan sumatzen den mundu guztia ere samindura horrek hartua da: (Bizi minaren olerkian 49 or.).

Iza ez izanaren mugan dugula, olerkari honen auhenak ez dira sekula txilio.

Eta, azkenik. Joseba Sarrionandia, Iñaki Aldekoaren eskutik trebeki jasoa.

Guk ere honek gidaturik egin dugu Ulyses bidaiariaren ibilia Sarrionandiaren poesian barrena, eta honen ahots izkutatuak erresonantzia berriak jaso ditu irakurleon izpirituan.

Bidaiaren sinbologia erabiliz Europako hirietan zehar dabil poeta, lekuan lekuko ahots poetikoen bidez, hirion ikuskera literarioa birsortuz.

Bainan (Izuen gordelekuetan barrena, 133. or).

Azken liburuan, Marinel zaharrak, aurreko poesigintzatik hainbat jaso ditu, baina berreginik eta Joseba beraren ahotsa datorkigularik, poetika mundua eremu hertsiagora ekarri digu.

Ondorio gisa Euskal poesiaren mintegi honek posible egin du zenbait olerkarirekin eta beroien poesia munduarekin elkarrizketa hurbilagoaren abiatzea.

Gehiagorekin izan balitz aberatsago izango zen, guztiekin hobe.

Mintegiko partaideoi halako gustu gozoa utzi digun harreman honek ziurrenik izango du jarraipena norberaren irakurkera patxadatsu, geldi eta arretatsuan.

Bada beste ondorio bat ere, nahiko argi geratzen dena: gaurko euskal poesigintzak eskaintzen duen mundu plurala: iturri erreferentzia mundutik, hala Europa, ekialde, mendebaldeko olerti mundua presente egiten delako; olerkariaren giza esperientziaren aldetik, transedentzia nahiz eza isladatzen zaizkigulako; balioen sintesia-molde ezberdinak egiten direlako; sentsibilitate, tonu, hizkera, baliabide tankeraz ugaria agertzen zaigulako.

Gero eta leku gutxiago izango duelakoan gaude dogmatismoak.

Mundu zabala guztiei eskainia den bezala, guztiek ere beren aukeren arabera kokalekua hartzen dutelarik mundu horretan.